Irla Beltza

Sinopsia

Irla Beltza Susana izeneko neskatxa zuri baten begi liluratuen bitartez kontaturiko istorioa da, emakume egiten den heinean Afrikako mundu miresgarria nola ezagutuz joan zen kontatzen diguna.

Susana con 7 años Rita con 7 años

Espainiak Afrika kolonizatu zuen azken urteetan gertatzen da, hain zuzen Ekuatore-Ginean 195Oetik 196lera bitartean.
Irlara heltzean Rita izeneko bere adineko neskatxa baten lagun egin zen. Haien arteko adiskidetasuna lilura, abentura, zailtasun, errezelu, humore, samurtasun, topaketa eta urrunketez beterik egon zen, beren bizitzan Diego izeneko gizon bat agertu zen arte, hogei urte egitear zeuden bi lagunon adiskidetasuna eten zuena.
Neskatxa beltzaren eta gizon zuriaren arteko ezkontzak, kolonian burutzen den horrelako lehena izaki, aldi baten amaiera eta gizarte kolonialaren amaieraren hasiera adierazten du.Istorio honetan hainbat gai aztertzen badira ere, besteak beste bi neskatila munduari begiak irekitzen, beren kontraesanak, bi moralen arteko borroka edo maitasun- eta politika-gatazkak, sakon-sakoneko gaia Europa eta Afiikaren arteko maitasun ezina da, bi kulturaren -Europakoa eta Afrikakoa- elkar ulertzeko ezintasunaren bidez adierazten dena, protagonistatzat horien irudi diren bi neskatila jarrita.

Susana y Rita

Halaber, poliki-poliki neska zuria "afrikartu" egingo da eta beltza "europartu", emakume egiten den heinean bere jatorria gaitzestera ere heltzeraino. Hogei urte egiten dituelarik, Susanak Afrika betirako utziko du, deskolonizazioaren zurrunbiloak tarteko. Rita, Diego eta emakume egiten ikusi zuen irlarenganako maitasunetik oroitzapena baino ez zaio geratuko.


Irla Beltzari buruzko informazioa nahi baduzu, ....rekin jarri harremanetan.

Cecilia Bartolomé Pina P.C.
inegra@encomix.es
phone: 34 - 1-308 20 81
fax: 34 - 1 - 319 01 19


Multimedia eta Web-rako atea:

© Valle de Moka Audiovisual
umoka@encomix.es
phone/fax: 34 - 3 - 376 40 50